Azpeitiko Argazki Elkarteak 12x12 barne lehiaketa hasi du berriro. Urtarrileko gaia Kontrapikatua izan dute; hau da, argazkilaria argazkia atera behar dion objetuaren alturan behetik jartzen da. Era horretan, argazkia atera behar dion objetu edo pertsona horri "altura gehitzea" lortuko du.
Lehiaketara aurkeztutako argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan, Adiel Zabala; bigarrena, Juan Mari Ibarzabal; eta hirugarrena, Joxean Ulazia.
Hona hemen lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.