Azpeitiko Argazki Elkartearen otsaileko 12x12 barne lehiaketako gaia Minimalismoa izan da. Minimalismoa argazkilari askoren artean ezaguna egiten ari den argazki estiloa da, argazkiaren elementu protagonista zein den argi eta garbi identifikatzeko aukera ematen duelako, tartean distrakziorik egon gabe. "Gutxiago gehiago da" printzipioan oinarritzen da estilo hori, eszena bat bere funtsezko elementuetara murriztuz konposizio sinple, garbi eta zuzenak sortzeko.
Atzo hileko lehen osteguna izanda, elkarteko kideek argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan, Joxean Ulazia; bigarren postuan. Oier Rezabal; eta hirugarrenean, Juan Mari Ibarzabal.
Honako argazkia da Ulaziak ateratako Inurria izenekoa, eta lehen postuan gelditu dena. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.