Ander Uria, Sokamuturra argazki lehiaketaren aurtengo irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko martxoaren 27a

Ander Uria 2023an, Sokamuturra lehiaketa irabazi zuenean. (Maialen Etxaniz)

El ruido en silencio argazkiari esker lortu du azpeitiarrak lehiaketa bigarrenez irabazte. Bigarren egin du, Iñigo Olartek, eta hirugarren, berriz, Alberto Belokik. Jai giroari lotutako argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria Aldiel Zabalak eskuratu du. Apirilaren 11n egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta egun horretatik aurrera ikusi ahal izango dira lehiaketara aurkeztutako irudiak Betharrametako aretoan.

Ander Uriak irabazi du karnabaletan egin ohi duten Sokamuturra argazki lehiaketaren aurtengo edizioa. El ruido en silencio argazkiari esker lortu du azpeitiarrak lehiaketa bigarrenez irabaztea –2023an ere Uria izan zen nagusi–, apirilaren 11n jasoko du dagokion saria, Argazki Elkarteak egingo duen ekitaldian.

Bigarren Iñigo Olarte izan da, Zain naukazu argazkia tarteko, eta hirugarren, berriz, Alberto Beloki sailkatu da, Zezenaren aurrean irudiari esker. Laugarren Iñaki Etxenagusiak egin du –Pase bikoitza argazkiagatik– eta bosgarren Josu Altzelaik –Sokamuturra 5 irudia tarteko–. Bestalde, jai giroari lotutako argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria Aldiel Zabalak eskuratu du, Ate handitik irudiagatik.

Joan zen astelehenean elkartu ziren Sokamuturra argazki lehiaketako epaimahaia osatu duten Gorka Arregi, Juan Mari Otola eta Santi Elias, eta haiek erabaki zuten zein argazki saritu. Hogei argazkilariren 140 irudi jaso dituzte aurtengo edizioan. Epaimahaiak egun horretan osatutako akta honako lotura honetan ikus daiteke.

Martxoak 23an, epaimahi puntuatzailea (Gorka Arregi, Juan Mari Otola eta Santi Elias, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak hirurak) elkartean bildurik eta Iñauteri jaietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 20 argazkilariek bidalitako 140 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako 140 argazkiak ikusgai jarriko ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharrametako aretoan. Hain zuzen ere, erakusketa zabaltzen duten egunean, apirilaren 11n, ikusi ahal izango dira aurreneko aldiz saritutako argazkiak. Sari banaketa ekitaldia ere egun horretan egingo dute, aretoan bertan, 13:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide