Iñigo Olarteren armiarma sarea lehen postuan, martxoko 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

2026ko martxoko 12x12 barne lehiaketan nagusitu den argazkia. (Iñigo Olarte)

Eraikin zaharren detailea zen Azpeitiko Argazki Elkartearen barne lehiaketako joan den hileko gaia.

Atzo, hileko lehen osteguna izanik, gure 12x12 barne lehiaketaren martxoko bozketa egin genuen; Eraikin zaharren detailea zen joan den hileko gaia.

Horrela bada, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan, Iñigo Olarte; bigarrenean, Juan Mari Ibarzabal; eta hirugarrenean, Javier Bastida .

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide