Joxean Ulaziaren zakur begirada nagusi, apirileko 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Joxean Ulaziaren argazki irabazlea.

Klabe altoa zen Azpeitiko Argazki Elkartearen barne lehiaketako joan den hileko gaia.

Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta ohiturari jarraituz gure 12x12 lehiaketa izan genuen gai nagusia. Apirileko argazki gaia klabe altoa izan zen –hitz gutxitan azalduta, argazkian tono zuriak direnean nagusi.

Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren aurreneko postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Joxean Ulazia, bigarren Adiel Zabala, eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.

Beti bezala, hiru argazki irabazleak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide