Maiatzeko 12x12ko lehen postua lortu du Adiel Zabalaren 'Txoria' irudiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko ekainaren 5a

'Txoria', Adiel Zabalaren argazkia.

Hileko lehen osteguna izan zen atzo, eta ohiturari jarraituz, Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 lehiaketa izan da bilerako gai nagusia. Maiatzean argazkirako gaia Espazio negatiboa izan dute argazki elkartekoek.

Argazkilaritzan, espazio negatiboa, subjektu nagusia (edo "espazio positiboa") inguratzen duen eremu hutsa da. Konposizio bisualeko baliabide gisa funtzionatzen du, normalean testura edo xehetasun konplexurik gabekoa izaten delarik, argazkiko subjektuari protagonismoa eta oreka ematea bakarrik da bere helburua.

Argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan dira Azpeitiko Argazki Elkartearen maiatzeko 12x12 lehiaketan lehen postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan, Adiel Zabala; bigarren postuan, puntu kopuru berdina lortuta Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte; eta hirugarren postuan, Joxean Ulazia.

Honakoa da lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak  Azpeitiko Argazki Elkartearen Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide