Getariako arratoi ezaguna eta itsasoko ilunabarra, ekaineko 12x12 irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko uztailaren 10a

Ilunabarra Kantauri itsasoaren gainean San Anton mendia argiztatzen. (Juan Mari Ibarzabal)

Juan Mari Ibarzabalen irudia izan da nagusi ekaineko 12x12 barne lehiaketan. Bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, Iñigo Olarte eta Oier Rezabal. Egunsentia edo ilunabarra izan zen ekaineko lehiaketarako gaia.

Ilunabarra Kantauri itsasoaren gainean San Anton mendia –Getariako arratoia izenez ezagutzen den mendi silueta ezaguna– argiztatuz. Argazki horixe izan da ekaineko 12x12 barne lehiaketaren irabazlea. Juan Mari Ibarzabalena da irudia, eta epaimahaiak erabaki du aurreko hilerako jarritako gaiari ondoen erantzuten diola. Izan ere, egunsentia edo ilunabarra zen argazkietarako aitzakia. 

Joan zen osteguneko bilkuran, Argazki Elkarteko kideek 12x12 lehiaketa izan zuten gai nagusi. Hain zuzen ere, ilunabarrek berarekin ekartzen dituzten kolore gorri eta laranja biziak izan ziren protagonista. Lehiaketara aurkeztutako lan denak ikusi eta haien aldeko boza eman zuten partaideek, eta epaimahaiak ebatzi zuen Ibarzabalena zela irudirik onena, eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Iñigo Olarte eta Oier Rezabal.

Honako lotura honetan ikus daitezke podiuma osatu zuten hiru argazkiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide