Udako oporren ostean, bueltan da Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketa. Uztaileko gaia isla genuen, eta abuztukoa, aldiz, urbanoa-kalekoa; hau da, leku publikoetan, kaleetan, parkeetan, plazetan... jendeari argazkiak ateratzea proposatu genuen orduan. Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren, honako hauek izan dira emaitzak: uztailean Adiel Zabala izan da nagusi; bigarren postuan egin du Roman Azkuek, eta hirugarrenean Juan Mari Ibarzabalek.
Abuztuan ere Adier Zabala izan da nagusi; bigarren postuan, berdinketa izan da Juan Carlos del Pozoren eta Juan Mari Ibarzabalen artean, eta hirugarren geratu da Joxean Ulacia.
Beti bezala, lehen hiru postuetan sailkatutako argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.