Aurreko ostegunean, hileko lehen osteguna izanik, gure 12x12 lehiaketa izan genuen asteko bileraren gai nagusia.
Udarako azken egunak aprobetxatuz, hondartza zen Azpeitiko Argazki Elkartekook joan den hilerako aukeratu genuen gaia. Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan, Adiel Zabala; bigarren Juan Mari Ibarzabal; eta hirugarren postuan, puntu berdinekin, Javier Bastida eta Iñigo Olarte.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webgunean, Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.