Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du Udazkeneko Rallya

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Udazkeneko Argazki Rallyko saridunak. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Bigarren Arbil Iciar sailkatu da, eta hirugarren Antonio Valencia. Herriko lehen sailkatua Iñigo Korta izan da, eta rallyko argazkirik onena Adiel Zabalarena. Azaroaren 1ean egindako argazki rallyan parte hartu zuten argazkilariek jaso dituzte dagoeneko sariak.

Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du aurtengo Udazkeneko Argazki Rallya. Epaimahaiaren arabera, harena izan da aurtengo edizioko irudi bildumarik onena, eta 150 euro eta garaikurra jasoko ditu hark ordainetan. Arbil Iciar sailkatu da bigarren –125 euro eta garaikurra eskuratu ditu–, eta Antonio Valencia –ehun euro eta garaikurra irabazi ditu–, berriz, hirugarren. Herriko lehen sailkatua, ostera, Iñigo Korta izan da –90 euro eta garaikurra eskuratu ditu–, eta rallyko argazkirik onena Adiel Zabalarena –60 euro eta garaikurra irabazi ditu–.

Azaroaren 1ean egin zuten aspaldiko urteetako rallyrik jendetsuena; izan ere, hainbat herritatik etorritako argazkilari aritu ziren herrian barrena argazkiak ateratzen. Honako gai hauen bueltako irudiak atera behar izan zituzten: udazkena, denbora, grafitia, kontrargia eta kirola. Epaimahaia, berriz, honako lagun hauek osatu dute: Pilar Aguayo, Carlos Mediavilla eta Iñaki Etxenagusia.

Sari banaketako argazkiak eta sarituen argazki bildumak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide