Espainiako Gorteetarako bozak izango dira uztailaren 23an, eta posta bidezko botoa eman nahi duten herritarrentzat laguntza zerbitzua eskainiko du Azpeitiko EAJk. Gaurtik hilaren 20ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara, Batzokian eskainiko du zerbitzua, baita telefono bidez 659 28 10 45 telefono zenbakian ere.