Atzotik, ekainak 3, zabalik dugu uda garaian azpeitiarren artean erabilera aldetik arrakasta handia duen azpiegitura, kanpoko igerilekua.
Aurrekontu garaian mahai gainean jarri genuen gaia, irekiera hamabost egun aurreratzea eta itxiera beste hamabost egun luzatzea. Orduan lortu ez genuen arren, aurrerago landuko genuela agindu zigun Udal Gobernuak. Apirilean berriz gaiari heltzeko asmoa azaldu genuen EAJko zinegotziok, eta maiatzeko Kirol batzordean onartu genuen Azpeitiko Kirol Patronatuak egindako proposamena. Uste dugu soluzio on bat eman zaiola eta herritarrek eskertuko dutela.
Kanpoko igerilekuari dagokionez, bagenuen beste eskaera bat, berdegunea handitzearena. Esan zitzaigun Hirigintzan guk proposatutakoa lantzen ari zirela, eta aurtengorako lortu ez den arren, espero dugu hurrengo urterako zerbait egiteko aukera izatea.
Orain. eguraldiak lagundu dezala. disfrutatu ahal izateko!