Valentzian gertatutakoa ikusita, guztiaren zein guztion laguntza beharko dutenez, Azpeitiko Batzokiak bere aletxoa jartzea erabaki du.
Horrela, datorren asteburuan, materiala bidaltzeko antolatutako ekimenekin bat eginda, Batzokian bertan materiala jasoko dugu.
Herritar guztiontzat zabalik dago ekimena, eta ekarritako guztia ongietorria izango da. Materiala Batzokian bertan (Olazko Amaren Plazan) bilduko dugu asteartetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era.
Ekarri daitezkeenak honako hauek dira:
- Galtzen ez diren janariak (kristalezko potoetan ez): latak, pasta, arroza, haurrentzako esnea, olioa, zuku eta esne brikak, galletak, kakao eta kafe potoak, lekaleak, zerealak, txokolatea, azukrea, kontserbak...
- Ura: botiletan datorrena.
- Mantak, toallak, maindireak, trapuak...
- Arropa: neurri eta mota guztietakoa, baina, ezinbestean, garbia. Bereziki eskertzen dira oinetakoak eta uretarako prestatutakoak. Baita umeenak ere.
- Linternak eta pilak.
- Erabilera bakarreko musukoak: mota guztietakoak izan daitezke, eta erabili gabe daudenak (ez berrerabilgarriak edota telazkoak).
- Eskularruak: garbiketa eta medikuntza lanetarako egokiak direnak.
- Fardelak: tamaina eta mota guztietakoak.
- Norberaren zaintzarako produktuak: zapitxo bustiak, gela, txanpua, hortzetako pasta, konpresak...
Materiala batzokian jasoko dugu, eta Azpeitiko EAJko kideak arduratuko dira horiek paketeetan sartu eta Valentziara bideratzeaz. Azpeitiarrok ere jar dezagun gure aletxoa. Eskerrik asko, denoi!