Gaurko udalbatzan onartuko dugun Sprilur eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena ez da berria. EAJ udalean zegoela, 2005ean sinatu zen hitzarmenaren eguneratzea izango da. Hain zuzen ere, EAJren aspaldiko eskaera. EH Bildu gobernuan dagoenetik egin ez den eguneraketa. Beraz, pozten gara, halako batean, herriak duen behar honetaz konturatu direlako.
Urteak dira Azpeitian ez zela eskuhartze publikorik egiten industria arloan, eta oso begi onez ikusten dugu, urteetako eskaria aintzakotzat hartzea. Behin eta berriz eskatu eta agertu diogu EH Bilduri azken urteetan horrelako zerbaiten beharra, eta gaur arte ez dute garrantzitsu bezala ikusi.
Antolamendu honen bitartez, jarduera ekonomikoetarako lur beharrei erantzun eguneratua emango zaio. Albiste garrantzitsua, ezbairik gabe, Azpeitiko etorkizunerako. Guk talde bezala, Sailburuaren bisita probestu genuen berarekin biltzeko eta luze eta zabal hitz egin genuen herriko industriaz, hitzarmenaz eta beste hainbat kontuetaz.