Sansebastianetako eta Gabonetako desinformazioa

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2021ko urt. 15a, 12:49

EAJren udal taldeko zinegotziok ez dugu ulertzen Udal Gobernuak herriko ekitaldi garrantzitsuak antolatzeko oposizioarekin ezertarako kontatu ez izana.

Sansebastianak gainean ditugu, eta gure atsekabea adierazi nahi dugu Udal Gobernuak herrian garrantzitsuak diren azken ekitaldiak erabakitzeko eta antolatzeko izan duen jarrerarekin. Beti adierazi dugu gure prestutasuna laguntzeko, baina ez dute ikusi nahi itxuraz. Errege magoek Xoxotetik egindako ekitaldiaz txintik ere etziguten esan, eta prentsaz azken unean enteratu ginen. Azpeitiar askok sumatu ere ez zuten egin ekitaldia. Ideia polita, baina ohiartzunik gabekoa.

Eta astearteko udalbatzarra iristean beste sorpresa batekin topatu ginen: sansebastianak. Alde batetik, dena antolatuta zegoela esan ziguten. Beraz, zertarako deitu batzorde informatiboa dena lotuta badago eta gure iritzirik jasotzerik ez bada nahi? Bada, dagoeneko antolatuta dagoen ekitaldiaren inguruan esan, ez dugula ulertzen ekitaldi nagusia gauerdian zentratzea eta umeak baztertzea. Ikastetxeekin adostu dela esan digute; ongi, baina ikastetxeetatik egin ez arren, ekitaldi sinbolikorik ezin al du antolatu udalak horien gozamenerako? Nagusiekin egin den antzeko deialdia umeekin egin daitekeela uste dugu.

Gaineratu, megafonia herriko auzo gehiagotara zabaldu beharko litzatekeela. Ez digu balio kostu handia duela esateak, festetan gastatu ez den diru asko baitago erabilgarri. Beste alde batetik, esan nahi dugu, kasualitatez, astearteko plenoaren ondoren, jarraian eta toki berean, San Sebastian festetako aurkezpena egon zela; guri ezertxo ere ez ziguten esan.

Atzoko batzordean barkamena eskatu ziguten, eta onartzen dugu. Berriro gertatuko ez den esperantzarekin geldituko gara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide