2024-2025 ikasturteko eskola kirolaren aurkezpena

Maiatzaren 15ean egin zuten 2023-2024 ikasturteko eskola kirolaren amaierako festa. (Mailo Oiarzabal)

Etzi, ekainaren 19an, egingo dute datorren ikasturteko eskola kirol egitasmoaren aurkezpena. 18:30ean izango da, Azoka Plaza gaineko aretoan. Gaiarekiko interesa duen herritar oro dago gonbidatuta.

Azken ikasturte honetan Azpeitiko Eskola Kirolarentzako Plana ondu dugu herriko Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeok eta udalak elkarlanean. Azken urteetako hausnarketaren emaitza da plan hori eta aurrera begirako aldaketak dakartza berarekin.

Hurrengo ikasturtean bertan jarriko dira martxan aldaketa horietako batzuk. Xehetasun guztiak asteazken honetan, ekainak 19, 18:30ean Azoka Plaza gaineko aretoan egingo den aurkezpenean emango dira. Horrekin batera irekiko dugu 2024-2025 ikasturterako izen ematea ere.

Gaiarekiko interesa duen herritar oro dago gonbidatuta etziko aurkezpenera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide