Eskola kiroleko hezitzaile izan nahi dutenek curriculumak bidaltzeko epea, irekita

(Argazkia: Mailo Oiarzabal)

Astegun arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira saioak eta irailaren 25a izango da izena emateko azken eguna.

Eskola kirolean hezitzaile aritu nahi dutenen poltsa irekita dago, bertan aritu nahi dutenen curriculumak jasotzeko. Hain zuzen ere, Eskola kiroleko Multikirol eta JolasHezi programetan hezitzaile izan nahi duten guztientzat dago zabalik poltsa. Programa horiek irailaren 30etik maiatzaren 30a arte egongo dira martxan, ikastetxeen egutegiak jarraituz. Saioak astegun arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira. Zehaztasun gehiago jakin nahi dituenak www.azpeitikoeskolakirola.eus webgunean du informazioa eskuragarri.

Irailaren 25a arte jasoko dira curriculumak, eta ondorengoak hartuko dira kontuan: euskara maila, kirolarekin edo hezkuntzarekin lotura duten tituluak izatea edo ikasten aritzea, eta antzeko jardueretan eskarmentua izatea. Curriculumak info@azpeitikoeskolakirola.eus helbidera bidali beharko dira eta helbide beretik erantzungo dira sor daitezkeen gainontzeko zalantzak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide