LH3 eta LH4ko ikasleek Arauntzatik egingo dute itzulia. 10:00etan plazatik irtengo dira eta plazan bertan izango dute amaiera ere; 12:30ak eta 13:00ak bitartean amaitzea espero da.
LH5 eta LH6koak, berriz, Arroitaraino joango dira. Horretarako, 09:30ean irtengo dira plazatik; horiek ere plazan amaituko dute ibilaldia, besteen ordu berean.
Bidean, guztiek izango dute mokadutxo bat egiteko tartea.
Hemen ikus daitezke bi ibilbideen xehetasunak:
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/eskolarteko-ibilaldia-2020-motza-45508630
https://es.wikiloc.com/rutas-outdoor/eskolarteko-ibilaldia-2020-luzea-45508446