Mendi itzuli eder batekin ekin diete eskola kiroleko larunbatetako jardunaldiei

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

(Argazkia: Azpeitiko eskola kirola)

Eguraldia lagun, ibilaldi polita osatu zuten guztiek

Aurreikusi bezala, Arauntzatik eta Arroitatik egin zuten itzulia ikasleek. Itzuli luzea zuten LH5 eta LH6ko ikasleek, eta itzulerako bidea laburtu behar izan zuten garaiz itzultzeko plazara. LH3 eta LH4koek, berriz, prestatutako itzuli osoa egin zuten. Hala ere, guztiek ibilaldi politaz gozatzeko aukera izan zuten.

Lehenengo jardunaldia egin den arren, oraindik ez daude taldeak erabat zehaztuta eta, beraz, aurtengo berritasuna izango den sailkapenerako ez da punturik banatuko. Sailkapen hori, helburu baino, pizgarri bat da eta, beraz, hurrengo jardunaldian jarriko dugu martxan. Puntuagarri izango dira, batez ere, taldekideen parte hartzea eta portaera, eta jardunaldiaren arabera, emaitzak ere bai.

Hori guztia ikusgai duzue https://www.azpeitikoeskolakirola.eus/multikirola-benjaminak/ eta https://www.azpeitikoeskolakirola.eus/multikirola-alebinak/ loturetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide