Eskola kirol egokitua eta saskibaloi jardunaldia izango dituzte aste honetan multikiroleko ikasleek

Saskibaloiko baloia.

Bigarren jardunaldi honetan Ostadar Saiarre eta Iraurgi saskibaloia kirol taldeek lagunduko digute eskola kiroleko jardunaldian.

Larunbat honetan eskola kirol egokituko saioa izango dute LH3ko eta LH4ko ikasleek. Ostadar Saiarre kirol taldearen eskutik izango da saioa. Betharrametako frontoian izango da saioa, eta ordubeteko hiru txandatan banatuta arituko dira ikasleak.

LH5ko eta LH6ko ikasleek, berriz, saskibaloi jardunaldia izango dute. Azkoitiko ikastetxeetakoekin batera egingo dugu jardunaldi hau, eta Iraurgi saskibaloi taldeko jokalariek egingo dituzte epaile lanak. Zazpi kantxatan banatuta izango dira partidak: Urolako eta Perdillegiko frontoietan, Azpeitiko eta Azkoitiko Floreaga eta Azkoitia BHIn. Azkoitian jokatu behar duten ikasleek, hezitzaileekin bizikletan joateko aukera izango dute, Azkoitira elkarrekin bizikletaz joateko 09:30ean elkartuko dira Azpeitiko igerilekuaren aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide