Atsedenaren ostean, txirrindularitza itzulia eta saskibaloi jardunaldia

Haurrak bizikleta irteera batean.

Laugarren kirol jardunaldian saskibaloiaren inguruko jolasak egingo dituzte benjaminek, ISBko kideen laguntzarekin, eta alebinek, berriz, Aratzerrekara bizikleta itzulia egingo dute Lagun Onak Txirrindularitza Taldeko kideen eskutik.

Aurreko asteburuko atsedenaren ostean, txirrindularitza itzulia eta saskibaloi jardunaldia izango dituzte larunbatean Multikirol programaren barruan. Laugarren kirol jardunaldian saskibaloiaren inguruko jolasak egingo dituzte benjaminek, ISBko kideen laguntzarekin, eta alebinek, berriz, Aratzerrekara bizikleta itzulia egingo dute Lagun Onak Txirrindularitza Taldeko kideen eskutik.

LH 3. eta 4. mailetako ikasleen saskibaloi jardunaldia bi txandatan banatuko da. Lehenengo taldeak 10:00etatik 11:30era egingo du saioa, eta bigarrenak, 11:30etik 13:00etara. Sei gunetan banatuko dute txanda bakoitza, Urola Ikastolako eta Perdillegiko pilotalekuetan, eta gune guztietan jolasak egingo dituzte.

LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleek 10:00etan ekingo diote jardunaldiari. Perez Arregi plazatik irtengo dute denek batera, eta  Liburutegitik, Amuko zubiaren ondotik, Garmendipetik, Landetatik eta Urrestillatik igarota, Aratzerrekara joango dira. Bide beretik itzuliko dira herrigunera, baina Urrestillan geldialdia egingo dute; atsedena hartuko dute jokoak-eta eginez. 12:30 ingururako itzuliko dira Perez Arregi plazara, eta eguraldi txarra egiten badu, ibilbidea moldatuko dute.

Orain arteko jardunaldien emaitzak ikusi nahi dituenak, webgunean ditu ikusgai benjaminen eta alebinen sailkapenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide