Txirrindularitza eta saskibaloi jokoen ondoren, judoa eta saskibaloi partidak eskola kirolean

Joan den asteburuan eskola kirolekoen txirrindularitzako saioa.

Iraurgi saskibaloi klubekoek egingo dituzte saskibaloi partidetako epaile lanak, eta judoko saioa, berriz, Kodaore taldearen eskutik izango dugu.

Aurreko asteburuan, eskola kirolean txirrindularitzako jardunaldia izan zuten LH5eko eta LH6ko ikasleek. Goizean egindako euriak batzuk atzera bota eta parte hartzea gutxitu zuen arren, azkenean, eguraldi ona izan genuen bai ibilbidean zehar, eta baita Urrestillan egin genituen jolasetan ere. LH3koek eta LH4koek, berriz, saskibaloiko joko jolasak egin zituzten, horretarako prestatutako sei guneetan. Jokoetan trebatu ostean, abilezia horiek praktikan jartzeko parada izango dute asteburu honetan jokatuko dituzten saskibaloi partidetan.

LH3koek eta LH4koek, saskibaloia

LH3koek Urola Ikastolako frontoian dauden hiru kantxetan izango jokatuko dituzte saskibaloiko partidak. LH4koek, berriz, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan eta Azkoitia BHI eraikineko kantxetan jokatuko dituzte partidak. Azkoitian partidak jokatzen dituztenek hezitzaileekin bizikletaz joateko aukera izango dute. Horretarako, 09:15ean elkartuko dira Azpeitiko igerilekuaren aurrean. Partida guztiak bukatutakoan, Azkoititik bueltan, igerileku aurrera itzuliko dira. Hemen partida guztien antolaketa.

LH5ekoek eta LH6koek, judoa

LH5ko eta LH6ko ikasleek, berriz, Landetako kiroldegian izango dituzte judoko saioak. Hiru txandatan banatuko dira ikasleak, eta benjaminekin egin bezala, tatami finkoaz gain, kiroldegiko beheko solairuan beste tatami handiago bat prestatuko da leku gehiago egon dadin.

Sailkapenak (benjaminak eta alebinak) nahiz bestelako informazioa nahi duenak eskuragarri du azpeitikoeskolakirola.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide