LH 3 eta LH 4 mailetako ikasleek dantzaren inguruko saioak egingo dituzte. Bi eremutan eta ordutegi desberdinetan banatuko dira saioak, talde txikiagoetan egin ahal izateko. Horrela, igerilekuko eta Ikasberriko aretoak erabiliko dituzte, eta bakoitzean ordubeteko hiru txanda egingo dituzte, 10:00etan hasi eta 13:00 bitarte. Dantzarekin lotutako joko-jolasak eta zumba egingo dituzte txanda guztietan, azken hori espresuki etorriko diren begiraleekin.
LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloiko jardunaldia izango dute. Aurreko asteetan bestelako kirolak probatu ostean, berriro helduko diote saskibaloiari. Azpeitian Urolako eta Perdillegiko kantxetan jokatuko dute, eta Azkoitian, berriz, Azkoitia BHI eta Floreaga ikastetxeetakoetan. Hemen daude ikusgai jardunaldi osoko ordutegiak.