Asteburu honetan eta hurrengoan Eskola Kirolak geldialdia izango du; astegunetako saioak soilik egingo dituzte haurrek eta gaztetxoek. Horrenbestez, abenduaren 14an izango da hurrengo jardunaldia, eta Gabonetako oporraldiaren aurretik egingo den azken saioa izango da.
Aurreko asteburuko dantza eta saskibaloi jardunaldiak egin zituzten. Musikak lagundurik egin zituzten hainbat joko, jolas zein dantza LH3ko eta LH4ko ikasleek, eta umore ona izan zen nagusi.
Bestalde, saskibaloiko jardunaldian maila aparta eskaini zuten LH5ko eta LH6ko ikasleek. Eguraldi onak lagundurik, taldetxo polita joan zen bizikletaz Azkoitiko partidetara.
Atsedenaldi honetara horrela iritsi dira sailkapenak: alebinak eta benjaminak.