Multikirol programako 2024. urteko zazpigarren eta azken jardunaldia izango dute herriko gaztetxoek bihar, zapatua.
Xeye atletismo taldearen eskutik, atletismo saioa izango dute LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleek. Ikasberri Ikastolan izango dira saio horiek, eta ordu eta erdiko txanda bana egingo dute maila bakoitzeko ikasleek. Bertan, atletismoaren modalitate desberdinak eta atletismoarekin lotutako jolasak egingo dituzte.
LH 3. eta LH 4. mailetako ikasleek, berriz, saskibaloiko partidak jokatuko dituzte, eta ISB taldekoek epaile lanak egingo dituzte. Azkoitiko eta Azpeitiko bost kantxatan banatuko dituzte partida horiek.
Hona hemen jardunaldi osoa ikusgai.