Atzo, osteguna, izan genituen Eskola Kiroleko 2024. urteko azken saioak. Gaur ikastetxeetan ospakizunak izango dituztenez, eskolekin batera itzuliko da kirol jarduna urtarrilean.
Joan zen larunbateko atletismo eta saskibaloi jardunaldien ondoren, horrela iritsiko dira benjaminen eta alebinen sailkapenak Gabonetara.
Orain, balorazioak egiteko txanda izango dugu, eta ikasturtearen bigarren zatirako egin ditzakegun hobekuntzen inguruan hausnartuko dugu ahalik eta zerbitzu onena ematen jarraitzeko helburuarekin.
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak hilabetero ateratzen dituen Eskola Kirolaren inguruko newsletterrak irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen abendukoa eta honako lotura honetan, berriz, ikasturte honetako guztiak.
Ondo pasatu oporrak, eta urte berri on!