Ikasberrin izango da atletismoa eta ordu eta erdiko txanda banatan banatuta egingo dute LH3 eta LH4ko ikasleek. Bertan atletismoko modalitate nahiz teknika desberdinak lantzeko joko eta ariketak egingo dituzte.
Alebinen kasuan, ikasturteko laugarren eta azken saskibaloi jardunaldia izango dute asteburu honetakoa. Aurrekoetan bezala, kantxa desberdinetan banatuko dira eta 2 edo 3 partida jokatuko ditu talde bakoitzak. HEMEN kontsulta daitezke kantxa eta ordutegiak.
Urtea gogoz eta ilusioz hastea opa diegu ikasle guztiei!