Atletismoa eta saskibaloia egingo dituzte eskola kiroleko urteko lehen jardunaldian

Gabonetako atsedenaren ondoren, atletismo jardunaldia izango dute XEYE atletismo taldekoen eskutik benjaminek eta saskibaloiko azken jardunaldia berriz ISBkoen epaile lanekin kimuek.

LH3ko eta LH4ko ikasleek Ikasberrin izango dute atletismoko jardunaldia, eta ordu eta erdiko txanda banatan banatuta egingo dute. Atletismoko modalitate nahiz teknika desberdinak lantzeko jokoak eta ariketak egingo dituzte.

Kimuen kasuan, ikasturteko saskibaloiko laugarren eta azken jardunaldia izango dute asteburu honetakoa. Aurrekoetan bezala, kantxa desberdinetan banatuko dira, eta bi edo hiru partida jokatuko ditu talde bakoitzak. Hemen kontsulta daitezke talde bakoitzak jokatukoen duen kantxa eta ordutegiak.

Urtea gogoz eta ilusioz hastea opa diegu ikasle guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide