Asteburuan ez da eskola kirol saiorik izango San Sebastian festak direla-eta

Hainbat gaztetxo saskibaloian jokatzen.

Aurreko asteburuko atletismo eta saskibaloi jardunaldiaren ondoren, atsedena izango dute berriro ere multikiroleko ikasleek. Asteazkenean berrekingo diete horiek, eskolekin batera, eskola kiroleko saioei.

Eguraldi tristeak eraginda, azken orduko egokitzapen eta moldaketa txiki batzuekin egin zituzten atletismoko saioak joan zen asteburuan. Hain zuzen, bost gunetan edo jokotan banatu ziren ikasleak, eta modalitate desberdinak landu ahal izan zituzten.

Azkoitiara bizikletaz joateko eskaintzak ere ez zuen arrakastarik izan euriaren eraginez. Hala ere, oso maila oneko partidez gozatu ahal izan genuen, bai Azkoitian, bai Azpeitiko kantxetan.

Zortzi jardunaldiren ondoren, horrela daude alebinen eta benjaminen sailkapenak: LH3-4. mailak / LH5-6. mailak.

Ondo pasatu sansebastianak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide