Ikasturteko azken saskibaloi jardunaldia izango da biharkoa. Beti bezala, ISB taldekoen epaile lanekin egin ahal izango da saioa. Ohiko formatuan egingo da jardunaldia, talde bakoitzak bizpahiru partida jokatuz Azpeitiko eta Azkoitiko kantxetan. Honako lotura honetan ikus daitezke jardunaldiaren nondik norako guztiak.
Bestalde, Ilunpe pilota elkartekoen laguntzarekin, esku pilota eta pala landuko dituzte LH5. eta LH6. mailetako ikasleek. Izarraitz eta Frontoi Txiki pilotalekuetan egingo da jardunaldia. Bost gunetan banatuko dira ikasleak, eta horietako bakoitzean modalitate horiek lantzeko askotariko jolasak egingo dituzte.