Uretan murgilduko gara guztiok asteburu honetan

Igeriketako jardunaldia izango dute bihar multikiroleko maila guztiek. Izarraitz Igeri Elkartekoen laguntzarekin egingo ditugu joko, jolas eta ariketa desberdinak Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Ordubeteko lau txandatan banatuko dira ikasleak, maila bakoitzeko txanda bat. Honela, sei kaleko igerilekuan antolatuko diren gune desberdinetako jolas guztiak probatu ahal izango dituzte.

Jardunaldi honekin aurtengo ikasturteko multikirolaren erdira iritsiko gara. Hamargarren jardunaldia izango dugu lehen lauhileko honetako azken hau, eta beste bederatzi edo hamar jardunaldi geratzen zaizkigu aurretik, ekaina bitartean. Webgunean kontsulta daitezke Benjaminen jardunaldien egutegia eta Alebinen jardunaldien egutegia.

Orain arte egin diren bederatzi jardunaldien ondoren (horietatik zortzi izan dira puntuagarriak), estu daude sailkapenak maila guztietan. Hona hemen benjaminen sailkapenak eta alebinen sailkapenak.

Hilabetearen amaierarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak hilero ateratzen duen Eskola Kirolaren programaren inguruko irakurgaia ere badago. Hemen orain arteko guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide