Igeriketa jardunaldia izan zen azken asteburuan, eta bideoan ikusten den moduan, ederki pasa zuten ikasleek. Jo eta ke aritu ziren saio guztian zehar, leher eginda amaitu zuten arte.
Larunbat honetan areto futboleko lehen jardunaldia izango dute benjaminek, eta Galaktik areto futbol taldeak egingo ditu Azpeitiko partidetako epaile lanak. Azkoitiko nahiz Errezilgo taldeen aurka ere jokatuko dira partida horiek, eta bost kantxetan banatuko dira. Hemen ikus daitezke jardunaldi osoaren xehetasunak.
Alebinek, aldiz, tenis jardunaldia izango dute Oñatz tenis klubaren eskutik. Hiru txandatan banatuta egingo dute jardunaldia Urolan antolatuko diren lau tenis pistetan.
Ikasturtearen erdia igarota, horrela daude benjaminen eta alebinen sailkapenak.
Bestalde, Gipuzkoako Eskola Kirolaren Lurralde Kontseiluaren Gipuzkoako kirol anitzeko hastapen ereduaren aldeko adierazpena helarazi nahi dugu. Bertan, azken asteotan albiste izan den epaiaren inguruko ikuspegia agertzen da, datu eta arrazoi esanguratsuz argudiatuta.