Larunbat honetan areto futboleko bigarren jardunaldia izango dute benjaminek. Beste behin, Galaktik areto futbol taldekoak ariko dira epaile Azpeitian jokatuko diren partidetan. Azkoitiko nahiz Errezilgo taldeen aurka ere jokatuko dituzte partidak eta bost kantxetan banatuko dira. HEMEN ikusi daitezke jardunaldi osoaren xehetasunak. Webgunean ikus daitezke aurreko jardunaldiko nahiz orain arteko SAILKAPENAK.
Kimuek, berriz, herri kirolak izango dituzte. Azarorako aurreikusitako saioa atzeratu beharra izan zenez, biharko jardunaldian izango dute aukera astean zehar egindako herri kiroletako saioak lantzeko, eta berriren bat edo beste probatu ahal izateko. Horretarako, txanda banatan arituko dira LH5eko eta LH6ko ikasleak. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko teknikariak izango dira saioaren gidarian. Kasu honetan ere, webgunean ikus daiteke aurreko jardunaldiko nahiz orain arteko SAILKAPENAK.