Areto futbola, skatea eta disc golfa, karnabaletako atsedenaren aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Herri kirolak eta areto futbola izan ziren aurreko asteburuko jarduerak, eta hemen duzue herri kirolen jardunaldiaren laburpen bideoa.

Larunbat honetan areto futboleko hirugarren jardunaldia izango dute benjaminek, eta Galaktik areto futbol taldeak egingo ditu berriro Azpeitian jokatuko diren partidetako epaile lanak. Azkoitiko nahiz Errezilgo taldeen aurka ere jokatuko dituzte partidak, bost kantxatan banatuta. Hemen ikus daitezke jardunaldi osoaren xehetasunak.

Kimuek, berriz, bi kirol egiteko aukera izango dute. Skate saioak Ipar skate eskolakoen eskutik egingo dituzte; eta disc golfa, berriz, Euskadiscgolf elkartearen eskutik. Kirol bakoitzean ordubeteko saioa egingo dute ikasleek.

Webgunean kontsulta daitezke benjaminen zein alebin edo kimuen sailkapenak. Larunbat honen ondoren, hurrengo bi asteburuetan ez da jardunaldirik egongo karnabalak direla eta. Beraz, martxoaren 15ean izango da larunbateko hurrengo jardunaldia.

Bitartean, ondo pasatu astean zehar ditugun saioetan eta, nola ez, karnabaletan!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide