Benjaminek areto futboleko azken jardunaldia izango dute, eta Galaktik areto tutbol klubak egingo ditu oraingoan ere Azpeitian jokatutako partidetako epaile lanak. Azkoitiko nahiz Errezilgo taldeen aurka ere jolatuko dituzte partidak, bost kantxatan banatuta. Hemen ikus daitezke jardunaldi osoaren xehetasunak.
Kimuek edo alebinek, berriz, dantza saioa izango dute. Aurten lehendabizikoz, capoeira egiteko aukera izango dute 6. mailakoek; horiek bi saio egingo dituzte elkarren jarraian, capoeiraz gain zumba saioa ere izango baitute, 5. mailakoek bezala.
Webgunean kontsulta daitezke orain arteko emaitzen ondoren nola dauden benjaminen eta kimuen sailkapenak. Bideoan, berriz, benjaminen dantza jardunaldian jasotako irudiak ditugu.