Bihar, larunbata, maila guztietako ikasleek parte hartuko dute Trail Martxa Urdinean, eta bertan izango dira eskola kiroleko haurrak eta gazteak ere. Jardunaldi horren helburua da aniztasun funtzionala duten ikasleei ikusgarritasuna emanez mendi ibilaldia egitea.
10:00etan elkartuko dira partaideak herriko plazan, aldarrikapen mezu bat irakurriz ibilaldiari hasiera emateko. Izarraitzen magaletik itzulia egin ondoren, berriro plazara joango dira, 12:30 inguruan. Han, egitasmoari bukaera emateko, aldarrikapenaren bigarren zatia irakurri eta mokadutxoa egiteko aukera izango dute ikasleek.
Ikasturtearen azken txanpan sartuta daude ikasleak, eta benjaminei bi jardunaldi soilik geldituko zaizkie asteburu honen ondoren; hurrengoa, maiatzaren 17ko duatloia izango da. Esteka honetan ikus daiteke sailkapena.
Alebinen kasuan, aldiz, beste jardunaldi bat izango dute hurrengo asteburuan, Aste Santuko oporrak hartu aurretik. Sailkapena esteka honetan ikus daiteke.