Benjaminen kasuan 9:00etan elkartuko dira Ikasberriko aparkalekuan. 9:30etan iritsiko dira Azkoitira bertan bizikletak utzi eta lasterketetarako prestatzeko. 10:00etan izango da LH3koen lasterketa eta 10:30etan berriz LH4koena. Hasteko, 500 metro egingo dituzte korrika, ondoren 2.000 metro bizikletan eta azkenik beste 100 metro korrika. Lasterketa hauek amaitzean jasoko dituzte bizikletak eta 11:30 inguruan berriro Ikasberrira iristea aurreikusten da.
Alebinak berriz 10:30etan elkartuko dira 11:00etarako Azkoitian egoteko, 11:30etan baita LH5ekoen lasterketa eta 12:00etan berriz LH6koena. Hauek 500 metro egingo dituzte korrika hasieran, ondoren 3.000 metro bizikletan eta azkenik 200 metro korrika. Ondoren Azpeitira itzuliko dira berriro 13:00 ingururako.
Jardunaldi hau izango da sailkapenean eragingo duen azkena hurrengo larunbatean Eskola Kirola Festarekin emango baitzaio amaiera aurtengo ikasturteari. Azpeitiko eskola kirolaren webgunean ikusi daitezke benjaminen eta alebinen sailkapenak.