Irailaren 29an hasiko da 2025-2026 ikasturteko eskola kirola

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2025ko ira. 25a, 10:46

400dik gora ikaslek eman dute dagoeneko izena, eta azken orduan beste inork eman nahiko balu, lehenbailen webguneko formularioa bete edo info@azpeitikoeskolakirola.eus helbidera idatzi beharko du.

Aurreko urtekoan bezala, Multikirol eta Jolashezi programak izango dira ikasturte berrian ere. Astean saio bat izango dute Jolaheziko ikasleek, eta Multikirol programakoek, aldiz, asteguneko bi saio eta larunbatetan antolatu diren 20 jardunaldi izango dituzte, webguneko eskaintzan ikusi daitekeen bezala.

Hala ere, badira berrikuntzak ere. Alde batetik, aurreko ikasturte amaieran aurreratu genuen moduan, herriko zenbait enpresen babesa izango dugu eskaintza hau garatzeko, ahalik eta baliabide gehien izan dezagun familiei ekonomikoki ahalik eta kostu gutxien eraginez. Domusa Teknik, Rural Kutxa, Biele, Bertan merkatarien elkartea eta GUKA izango dira babesle horiek.

Bestalde, webgunean artikulu interesgarrien atal berri bat zabaldu dugu. Bertan, kirol anitzeko ereduak dituen onurez eta horri lotutako informazio interesgarria helarazten diguten albisteak, erreportajeak, artikuluak eta antzeko edukiak elkarbanatuko ditugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide