Mendi irteerarekin hasiko dituzte 2025-26 ikasturteko Multikirol programako larunbatetako jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2025ko urr. 3a, 12:32

Hainbat gaztetxo txango batean.

Izarraitzen magalean ibiliko dira bihar goizean gaztetxoak, baina adinaren arabera, ibilbide desberdinak egingo dituzte.

Aste honetan saioekin hasi ostean, bihar, larunbata, izango da asteburuetako eskola kiroleko lehen jardunaldia. Mendi irteera egingo dute maila guztietako ikasleek bihar goizean.

Izarraitzen magalean ibiliko dira gaztetxoak, baina adinaren arabera, ibilbide desberdinak egingo dituzte: LH 5. eta LH 6. mailetako ikasleak 09:45ean aterako dira plazatik, ibilbide luzeagoa egingo dutelako. LH 3. eta LH 4. mailetakoak, berriz, 10:00etan irtengo dira.

Txangoa eginda plazara itzuliko dira denak 12:30-13:00 inguruan, eta mokadutxoa egiteko tartea izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide