Pasa den larunbateko txirrindularitza eta saskibaloi jardunaldiek arrakasta handia izan zuten irudietan ikusi daitekeen moduan.
Aurreko asteburuan alebinek egin zuten moduan, benjaminek izango dute aste honetan saskibaloian aritzeko aukera. Kasu honetan, jolasak egingo dituzte partidak jokatu beharrean. Izarraizpe Ikastolaren Bigarren Hezkuntzako eraikineko frontoian eta Izarraizpeko Lehen Hezkuntzako jolastokian egingo dute jardunaldia Iraurgi Saskibaloi Taldearen laguntzaz.
Alebinek, berriz, herri kirol jardunaldia izango dute Azkoitian. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin elkarlanean antolatuko hitzorduaz gozatuko dute Errezilgo, Azpeitiko eta Azkoitiko taldeek Gurea pilotalekuan, eta horiek kirol desberdinak probatzeko aukera izango dute.
Hala nahi duten Azpeitiko ikasleek joan-etorria hezitzaileekin batera bizikletan egiteko aukera izango dute.
Benjaminen nahiz alebinen sailkapenak eguneratuta daude webgunean.