Eskola kirol egokitua eta saskibaloia izango dira larunbat honetako jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2025eko urriaren 24a

Bideoan, aurreko jardunaldian egindako herri kirol eta saskibaloi jolasen irudiak ikus daitezke.

Ostadar eta Bera Bera taldeen eskutik, kirol egokituko sentsibilizazio jardunaldia egingo dute benjaminek asteburu honetan. Ikasleek, hiru txandatan banatuta, aniztasun funtzionala duten kirolarien bizipenak zein diren probatu ahal izango dute Betharramen antolatuko diren txoko desberdinetako joko-jolasetan.

Kimuek, berriz, saskibaloiko bigarren jardunaldia izango dute. Aurrekoan bezala, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo taldeek parte hartuko dute Iraurgi Saskibaloiko epaileen laguntzarekin. Bost kantxatan banaturik, 20 minutuko hiru partida jokatuko ditu talde bakoitzak. Egutegian ikus daiteke jardunaldi osoa.

Bestalde, webgunean eguneratuta daude kimuen edo alebinen eta benjaminen sailkapenak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide