Lau jardunaldi jarraian izan ondoren, atseden hartuko dute eskola kiroleko haurrek asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Oidui Usabiagaren Kirol aniztasuna adin goiztiarrean hitzaldiaren bideoa eta aurreko jardunaldiko EKE sentsibilizazio saioren argazkiak partekatu ditu Azpeitiko Eskola Kirolak.

Lau larunbatetan jarraian jardunaldia izan ondoren, atseden hartuko dute eskola kiroleko haurrek asteburu honetan

Hala ere, euria iragarrita dagoen azaroko lehen asteburu honetarako badugu proposamena. Artikulu interesgarrien atalean, Oidui Usabiagaren Kirol aniztasuna adin goiztiarrean hitzaldiaren lotura jarri dugu. Usabiaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kirol eta Hezkuntza fakultateko irakaslea eta Gikafit-eko (Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa ikerketa taldea) ikerlaria da. Lehen ere etorria da Azpeitira hitzaldiak ematera eta benetan interesgarria da plazaratzen duena.

Horrez gain, azken jardunaldian egindako EKE sentsibilizazio saioko argazkiak dituen albistea ere igo dugu.

Ondo pasatu asteburua!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide