Bete-beteko jardunaldia izango dute asteburu honetan Multikiroleko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2025eko azaroaren 7a

Benjaminek saskibaloi partidak, eta kimuek skate ikastaroa eta discgolf saioa izango dituzte zapatuko jardunaldian.

Aurreko asteko geldialdia eta gero, saskibaloi jardunaldia izango dute benjaminek. Aurreko saskibaloi jardunaldian joko-jolasak egin ondoren, oraingo honetan partidak izango dituzte eta Iraurgi Saskibaloiko kideak arituko dira epaile lanetan, ohikoa den bezala. Azkoitiko nahiz Azpeitiko ikasleek bi herrietako lau eremutan banatuta jokatuko dituzte partidak. Webgunean ikusi daiteke jardunaldi osoa.

Kimuen kasuan, berriz, bi kiroletan aritzeko parada izango dute, eta eguraldiaren iragarpena dela-eta estalpera pasatu behar izan badira ere, saio ederrak espero dira. Ipar Ridersen eskutik, skate ikastaroa izango dute Betherrameko frontoian; eta discgolfean arituko dira Izarraizpe LHko frontoian.

Bideoan dituzue aurreko ikasturteko discgolf eta skate jardunaldiaren irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide