Judoa eta saskibaloia izango dira larunbat honetako Multikirol programako jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Hainbat lagun Multikirol saio batean.

LH 3. eta 4. mailetako ikasleek kiroldegian egingo dute judo saioa, Kodaore elkartearen eskutik. LH 5. eta 6. mailetako ikasleek, berriz, saskibaloiko hirugarren jardunaldia egingo dute.

Multikirol programako beste hitzordu bat izango dute gaztetxoek bihar, larunbatez. LH 3. eta 4. mailetako ikasleek judo saioa egingo dute kiroldegian, Kodaore elkartearen eskutik. Ordu eta laurden inguruko saioa egingo dute maila bakoitzeko umeek, kiroldegiko beheko solairuan prestatuko duten tatamian.

LH 5. eta 6. mailetako ikasleek, berriz, hirugarren saskibaloi jardunaldia izango dute. Aurreko hitzorduetan bezala, Iraurgi Saskibaloi Taldekoek egingo dituzte epaile lanak, eta Azkoitiko nahiz Azpeitiko bost saskibaloi kantxatan jokatuko dituzte partidak bi herri horietako nahiz Errezilgo ikasleek.

Jardunaldi osoko informazioa webgunean dago ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide