4. eta azken saskibaloi jardunaldia izango dute alebinek. Aurrekoetan bezala Iraurgi Saskibaloi Taldekoak izango dira epaile lanak egiten eta Azkoiti eta Azpeitiko 5 kantxatan jokatuko dituzte partidak 2 herri horietako nahiz Errezilgo ikasleek. Jardunaldi osoa web orrian dago ikusgai.
Benjaminen dantza jardunaldia bi zatitan banatuko da. Zunba saioak izango dituzte igerilekuan eta capoeira egiten ikasteko aukera izango dute Ikasberrin.
Asteburu honetakoaren ondoren, ez da jardunaldirik izango hurrengo bietan, eta beraz, jardunaldi bakarra geldituko da urte amaiera bitarte.