Benjaminen hirugarren saskibaloi jardunaldia izango da larunbatean, eta partidak izango dituzte bigarren aldiz. Ohikoa den moduan, Iraurgi saskibaloi taldekoak izango dira epaile lanak egingo dituztenak, eta Azkoitiko eta Azpeitiko zazpi kantxatan banatuta jokatuko dituzte partidak bi herrietako ikasleek. Hemen jardunaldi guztia ikusgai.
Alebinen kasuan, Betharrametako frontoietan arituko dira pilotan. Hiru txandatan banatuko dira ikasleak eta Ilunpeko erreminta sailekoen laguntzarekin, egingo dituzte pala eta eskuzko modalitateetan trebatzeko joko-jolas desberdinak.
Jardunaldi honekin eta hurrengo astean zehar egingo diren saioekin emango zaio amaiera 2025. urteko multikirolar. Urtarrilean berrartuko dira saioak, Gabonetako oporrak amaitu bezain pronto.