Igeriketa jardunaldia izango dute ikasle guztiek ikasturtearen erdia borobiltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Multikiroean aritzen diren maila guztietako ikasleek igeriketa jardunaldia izango da bihar, larunbatez. Izarraitz igeriketa elkartekoen laguntzarekin egingo dituzte jolasak eta ariketa, Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Bihar, larunbata, igeriketa jardunaldia izango dute multikirolean aritzen diren maila guztietako ikasleek. Izarraitz igeriketa elkartekoen laguntza izango dute horretara; haiek prestatutako jolasak eta ariketak egin beharko dituzte, Azpeitiko Udal Igerilekuan.

Sei kaleko igerilekuan hainbat gune egongo dira, horietako bakoitzean eginbehar batzuetan, eta denak probatu ahal izango dituzte parte hartzaileek, aurreko ikasturteetan egindako modu berean. Bideoan ikusi daiteke aurreko urteko jardunaldiaren laburpena.

Jardunaldi honekin ikasturte honetako multikirolaren egitarauaren erdira iritsiko dira ikasleak. Hamargarren jardunaldia izango da biharko, eta beste hamar jardunaldi geratuko dira  aurretik, ekaina bitarte. Gauzatu dituzten bederatzi jardunaldien ondoren, honela daude benjaminen eta alebinen sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide