Areto futbolean eta tenisean jokatuko dute larunbat honetan Multikiroleko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2026ko otsailaren 6a

Aurreko asteburuan, eguraldi lagun izan ez bagenuen ere, horrek ez zuen eragotzi jardunaldiek aurrera egitea eta gogor aritu ziren bideoan ikusi ditzakegun bezala bai benjaminak areto futbolean eta baita alebinak atletismoan ere.

 

Asteburu honetan ere areto futboleko jardunaldia izango dute benjaminek. Azkoitiko eta Azpeitiko 5 kantxatan jokatuko dira partidak eta Galaktik areto futboleko taldekideak izango dira epaile lanetan Azpeitiko kantxetan. Hemen ikusgai jardunaldi osoa.

Alebinen kasuan berriz, tenis jardunaldia izango dute Izarraizpe BHko frontoian prestatuko diren 4 kantxetan. Horretarako maila bakoitzak txanda bat izango du.

Web orrian ikusi ditzakezue eguneratuta BENJAMINEN eta ALEBINEN sailkapenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide