Karnabaletako atsedenaren ondoren, hiru asteburutan jarraian izango ditugu multikirol programako jardunaldiak.
Azken jardunaldian areto futbolean eta tenisean aritu ondoren (bideoan ikusgai), kirolak trukatuko dituzte larunbatean ikasleek. Oraingoan, benjaminak izango dira tenisean arituko direnak; eta kimuek, berriz, futbolean jokatuko dute.
Benjaminak Izarraizpe BHko frontoian arituko dira, Oñatz tenis taldekoen gidaritzapean, aurrez kimuek egin zuten moduan, bertan prestatuko dituzten lau kantxetan banaturik.
Kimuek, berriz, futbol partidak jokatuko dituzte Azkoitiko San Juan eta Azpeitiko Garmendipe futbol zelai artifizialetan. Azken horietan, Lagun Onak futbol taldekoak izango dira epaile lanak egingo dituztenak. Hemen, jardunaldi osoa ikusgai.
Webgunean daude ikusgai benjaminen eta kimuen sailkapen eguneratuak ere.