Areto futbola eta dantzak izango dira larunbateko multikirol jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Asteburuan eskola kirolean egingo dituzten ekintzak jakinarazi dituzte.

Asteburu honetan areto futboleko hirugarren jardunaldia izango dute benjaminek. Azkoitiko eta Azpeitiko bost kantxatan jokatuko dituzte partidak, eta Galaktik areto futboleko taldekideak izango dira epaile lanetan Azpeitiko kantxetan. Hemen ikusgai jardunaldi osoa.

Kimuek, aldiz, dantza jardunaldia izango dute. Bi jardueraz osatuta egongo da saioa; zumba eta kapoeira egingo dituzte, hain zuzen, Azpeitiko igerilekuko eraikinean.

Webgunean ikus ditzakezue eguneratuta benjaminen eta kimuen sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide